LANIN 2023-01-26
- Detalles
- 26 Urt
Gaurko Lanin saioan Maialen Otegi eta Mikel Urdangarin izan ditugu beste behin enpresek antolatzen dituzten ekitaldiei buruz hitz egiteko asmoz.
Gaurko Lanin saioan Maialen Otegi eta Mikel Urdangarin izan ditugu beste behin enpresek antolatzen dituzten ekitaldiei buruz hitz egiteko asmoz.
Ostiral honetan Bertso-afari Biyurriya antolatu du Biyurrieneak. Ekimen honen inguruan gehiago jakiteko asmoz, gurera gonbidatu ditugu Uxue Barrenetxea eta Beñat Felipe kideak.
Kontxa Murgia Egaña oiartzuarra omenduko dute, beste urte batez, Fato Cultural Daniel Castelaok eta Oiartzungo Udalak. Antolatu dutenaz hitz egiteko Josune Cousillas kultura zinegotzia izan dugu Udalaren Tartean.
URTARRILA: Orburuak azalore purea eta urdaiazpiko olioarekin
8 orburu
Arrautza ta hirina
Gatza
Frujitzeko olioa
Azalore erdia 300g
100g gurin
50g esnegain (agian gehio)
Piperhautsa
3 urdai xerra
100g oliba olioa (0,4º)
Orburuak garbitu eta egosi (15min). Laurdenetan moztu eta ileak kendu. Arrautzeztatu. Azalorea moztu (intxaur tamainan). Egosi 8 -10 min. Gurina eta gainarekin trituratu. Gatza eta piperhauts pittin bat bota. Urdaiapikoa moztu eta olioan konfitatu.
Hauxe izan da Gaztelu jatetxeko arduradun Haritz Ertzibengoa Gaztelumendik urtarrilerako proposatu duen errezeta.