Intxixu Trail
- Detalles
- 26 Mar
Intxixu Trail mendi lasterketaren inguruan hitz egin dugu. Horretarako, gurean, Alain Uranga eta Felipe Mitxelena izan dira Oiartzun Irratian.
Intxixu Trail mendi lasterketaren inguruan hitz egin dugu. Horretarako, gurean, Alain Uranga eta Felipe Mitxelena izan dira Oiartzun Irratian.
Euskarara itzulitako liburu bat gaztelaniara itzulitakoa baino garestiago ote den galdetuta, dendariaren erantzuna: “Noski, hau itzulpena da”. Zer erantzungo zenuke zuk? Egoera hori landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin kontu tartean, berriz, Iñaki Arantzabal informatikariak bat egin du eurekin, eta euskaldunei euren euskara hobetzeko sareko baliabideen berri eman die. Entzun
Txirrindularitzari buruz hitz egiteko etorri da Kirolez Blai! saiora Julen Mitxelena txirrindulari oiartzuarra. Horrez gain Ion Izagirre eta Leire Olaberriarekin ere hitz egin dugu. Tartean Jon Alkorta, Oiartzungo 2. mailako nesken futbol entrenatzailea ere gonbidatu dugu. Denboraldi bukaeran baitaude eta play off-ak eskura baitituzte.
Barreterapia tailerra izango da ostegun honetan herrian eta ikastaroko psikologoarekin hitz egiten dugu, Maialen Viañarekin.