IL4RGIREN TXOKOA 2022-12-02
- Detalles
- 02 Abe
Il4rgiren Txokora hurbildu gara gaurkoan Eider Zabalegiren eskutik hilabete honetako bideo-joku berrien inguruan gehiago jakiteko asmoz.
Il4rgiren Txokora hurbildu gara gaurkoan Eider Zabalegiren eskutik hilabete honetako bideo-joku berrien inguruan gehiago jakiteko asmoz.
Ostiral honetan, abenduak 2, denda berria zabalduko du Mirian Unzuetak Oiartzunen: "Neuk, artisau diseinuak". Donibane kaleko 1 zenbakian dago artisau produktuak eskainiko dituen komertzio txiki hau, Miren tabernaren ondoan. Irekiera festa antolatu du oiartzuarrak ostiralean, arratsaldeko 6tan, eta herritarrak animatu ditu denda berria ezagutzera.
Literhariren hirugarren saioa izan dugu gaurkoan, literatura ardatz duen tartetxoa. Patxi Zubizarretaren "Laranja bat zaborretan" (Elkar) izan dugu hizpide Literhariko bide-lagun Iban Apaolaza Sanchorekin.
Asteazkeneroko lez, Txente Rekondo izan dugu gurean Munduari So egiteko. Gaurkoan Turkiako barne eta kanpo politika, Qatar futbolaz haratago, Eskoziako azken ordua, AEBko egungo egoera eta Txinako protesta mediatikoak izan ditugu mintzagai.