Txisteka Misteka: Kike Amonarriz
- Detalles
- Publicado: Astelehena, 27 Ekaina 2016 09:58
1986an, Euskal Herriko gasolindegietako kasete saltokietara begiratu eta ttak! Euskarazko txiste kasete batzuk zeuden salgai!
Txisteka-Misteka zuten izena, eta dozenaka euskarazko txiste zituzten. Euskarazko lehenengo txiste kaseteak izan ziren. Guztira, lau argitaratu zituzten. Orain Interneten libre jarri ditugu, jaitsi edo on line entzuteko moduan.
Txisteka-Mistekari buruz hitz egiteko eta 80ko hamarkadan euskarazko txisteen bueltan sortutako ekimenei buruz hitz egiteko, Kike Amonarriz elkarrizketatu dugu."