ZANA ZALAKO Begoña Bergaretxe Urdanpileta 2022-12-20
Begoña Bergaretxe Urdanpilleta izan da Zana Zalako saioko gaurko protagonista. Lau anai-arrebetan txikiena, 6 urterekin ekin zion pianoa jotzen ikasteari. Haur lotsatia, baina "lanzatua" omen zen, txirrindan eta futbolean aritzea gustatzen zitzaiona. Zuzenbide ikasketak amaitu ostean Alemaniara joan zen eta bidaiatzearen gozamena ezagutzen hasi zen...