Ongi Etorri Katxonderstanera: Kau Kori Kura
- Detalles
-
Publicado: Osteguna, 16 Otsaila 2017 12:17

Katxonderstanera etorri eta esan diguten lehenengo gauza hau izan da: "Delitu estetiko hutsa gara". Guk argazkia atera diegu, eta ez dira hain gaizki atera, ezta? Euren izenak Andrea Lorontzi eta David Copperfielfd II.a dira, eta Kau Kori Kura musika talde surrealistako kideak dira.
DJ Alazen eskutik Kau Kori Kurakoen abesti ezagunenen birpasa egin degu, eta ustekabez ustekabe ibili gara: Egia ote KKK-koak Trumpen lagunak direla? Sexu arazoak dituzte?
Dena dela, kontu garrantzitsuez ere aritu gara: Zer dira "txiste txar onak"?
Ongi Etorri Katxonderstanera: Itziar Alduntzin
- Detalles
-
Publicado: Osteguna, 02 Otsaila 2017 12:38

Katxonderstanera irratigintzan urte askotako eskarmentua duen pertsona bat iritsi zaigu: Itziar Alduntzin.
Gasteko, gezurrez aritu gara. Gezurrak esan behar al dira irratian?Zenbait egoeratan, zergatik ez esan gezurrak? Azken batean, irratia antzerki hutsa da, edo, behintzat, hala dio Itziarrek.
Itziarrek entzuleekin sortzen diren harremanez ere hitz egin digu. Eta nola aldatu diren gauzak, kamarada!Irratian hasi zen garaian, telefono kabinak sare soziala ziren!
Gero, Facebook, Twitter eta abarrak iritsi ziren, eta Facebooken "Itziarrekin parrandan atera nahi dut" talde sortu zen. Talde horren sortzaile batek deitu digu telefonoz...
Ongi Etorri Katxonderstanera: Xabier Etxaniz Rojo
- Detalles
-
Publicado: Osteguna, 15 Abendua 2016 12:43

Katxonderstanen bisita jainkotiarra izan dugu: Xabier Etxaniz Rojo etorri zaigu. Xabier idazlea eta AEK-ko irakaslea da, eta bere ustez bi lanbide horiek jainko txikia izatearen parekoak dira.
"Waterloon galdutakoak" eleberria idatzi berri du Xabierrek, eta eleberria aitzakia hartuta hamaika gauzari buruz hitz egin dugu: ohe hizkuntzaz, erre(ge)tzaile izateaz, Lizarrustihistango Errepublikaz... Hori bai, dena mantso-mantso, Slow mugimenduaren estiloan.
Ongi Etorri Katxonderstanera: Ttun-ttun Brigade
- Detalles
-
Publicado: Osteguna, 01 Abendua 2016 12:40

Katxonderstango Errepublikako ateak bi gazte konprometituri ireki dizkiegu. Tttun Ttun Brigadeko Iñigo Ruiz y Ruiz eta Josu Julen etorri dira, eta Errioxan euskaldunek jasaten duten zapalkuntzaz aritu dira. Normala. Iñigok eta Josuk Errioxa Euskal Herriaren zortzigarren probintzita dela aldarrikatzen dute.
Bistan da oso bestelako ikuspegia dutela han. Atera kontuak! Ez dituzte Xakilixuten txisteak ulertzen!
Horrez gain, Ttun Ttun Brigaderen ibilbide musikal oparoaz ere aritu gara, DJ Alaz-en laguntza paregabearekin.
Bukatzeko, estrenaildi mundiala izan dugu: Ttun Ttun Brigaderen azken abestia jarri dugu: "Giriak Zarautzen".