ZANA ZALAKO Jon Martin Etxebeste
- Detalles
- Publicado: Asteazkena, 24 Otsaila 2021 10:07
Jon Martin Etxebeste izan genuen atzoko Zana Zalako saioko protagonista. Alaiaren anaia zaharra, Maixux eta Jabierren semea, Ugaldetxon hazi eta hezia. Bertsolaria, bidaiazalea; sortzea eta gauza berriak ikasi eta deskubritzea maite du txiki-txikitatik. Beira taldeko bihotza, egun aitatasuna eta doktore tesia dira bere bizitzako ardatz nagusiak. Dioenez, egin nahi duen guztia egin ahal izateko, beste bi edo hiru bizitza behar lituzke. Gehiago ezagutu nahi duzu? Ez galdu elkarrizketa!