SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Entzun online

ZANA ZALAKO: Alvaro Véliz Llanos

AlvaroAlvaro Véliz Llanos izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Katalunian jaio zen, baina duela bost bat urtetatik Oiartzunen bizi da. Ederki egiten du euskaraz, baita oiartzueraz ere! Mendia, eskalada eta eskubaloia maite ditu. Fisioterapeuta da eta bere burua pertsona lasai eta alai gisa definitzen du. Mila esker etortzeagatik; plazera izan da, Alvaro!

ZANA ZALAKO Joxe Leon Amigorena Kazabon

Joxe Leon Zana

Joxe Leon Amigorena Kazabon izan dugu gaurko Zana Zalako saioko gonbidatua. Hamaika senidetan zazpigarrena da, Koxkotenen jaio zen eta natura eta musika asko maite ditu. Maddi, Iratxo eta Xuarren aita da eta artista gaitza dugu egur-lanetan; aulkiak, mahaiak, armairuak, gitarrak... denetik egiten du, eta ongi egin ere! Eskerrik asko gurekin izateagatik, Joxe Leon! 

ZANA ZALAKO: Onintza Etxebeste Liras

Onintza Etxebeste Zana Zalako 2020

Iruñean jaio zen Onintza Etxebeste Liras. Haurra zela, ordea, Oiartzuna etorri zen familiarekin, eta, geroztik, hemen bizi da. Arte ikasketak egin zituen Bilbon, eta doktoretza tesia aurkeztu berri du orain, baserriaren iruditeria ardatz hartuta. Txikitatik maite du artea, gurasoekin antzerki entseguetara joaten zen eta margotzen pasatzen zuen aisialdia; familiatik datorkio artista sena. Aupa Onintza, mila esker!

ZANA ZALAKO: Angel Ibarguen Mitxelena

Angel IbarguenAngel Ibarguen Mitxelena, Zuaznabar baserriko semea, izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Duela 83 urte jaio zen familia handi batean, eta gaztetan hamahiru urte pasatu zituen Argentinan. Handik itzuli zenean, Izaskun Legorburu lezoarrarekin elkartu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Angelek sei biloba ditu eta asko gustatzen zaio haiekin egotea. Bertso bat ere bota digu, aitak Argentinako garaietan eskutitzez bidalitakoa. Entzun elkarrizketa!

Nagusiak

Eguraldia

Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

 

Albisteak

Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan

 

http://www.oiartzunirratia.eus/attachments/article/44/albisteak.mp3&autostart=0&autoreplay=0&showtime=1" />

Bilatu

Twitter