SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Entzun online

ZANA ZALAKO: Idoia Beratarbide Arrieta

Idoia Beratarbide 2021Idoia Beratarbide Arrieta izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Errenterian jaio zen oiartzuarra, txikitatik sorkuntza eta esku lanarekin lotua egon da, baita irudimenarekin ere. Lotsatia dela kontatu digu, baina jendearekin egotea oso duela gogoko. Egun, 100tze Sormen Espazioan eta Metrokoadroka Sormen Laborategian dabil, besteren artean. Entzun elkarrizketa!

ZANA ZALAKO Jon Martin Etxebeste

Jon Martin 2021

Jon Martin Etxebeste izan genuen atzoko Zana Zalako saioko protagonista. Alaiaren anaia zaharra, Maixux eta Jabierren semea, Ugaldetxon hazi eta hezia. Bertsolaria, bidaiazalea; sortzea eta gauza berriak ikasi eta deskubritzea maite du txiki-txikitatik. Beira taldeko bihotza, egun aitatasuna eta doktore tesia dira bere bizitzako ardatz nagusiak. Dioenez, egin nahi duen guztia egin ahal izateko, beste bi edo hiru bizitza behar lituzke. Gehiago ezagutu nahi duzu? Ez galdu elkarrizketa!

ZANA ZALAKO: Arantxa Madariaga Iragorri

Arantxa Madariaga Iragorri

Arantxa Madariaga Iragorri izan dugu Zana Zalako saioko gaurko protagonista. Tolosan jaio, Galdakaon haurtzaroa pasa eta 12 urte zituenetik Oiartzunen bizi da Arantxa. Haurtzaro ikastolako lehen irakaslea izan zen Ines Olaziregikin batera. Egun, erretiratuta dago; patchwork-a egitea gustatzen zaio, ibiltzea, bilobekin egotea eta familiaren goxotasunean bizitzea. Menorkara berriz ere joateko gogo handia du Arantxak, eztei bidaia hara egin baitzuen Joxe Mari senarrarekin. 

Twitter