Il4rgiren Txokoa Ekaina 2022
- Detalles
- 03 Eka
Gaurkoan, Il4rgiren Txokoan, ekainean kaleratu diren edo kaleratuko dituzten 5 bideo-jokoan inguruan aritu da Eider Zabalegi.
Gaurkoan, Il4rgiren Txokoan, ekainean kaleratu diren edo kaleratuko dituzten 5 bideo-jokoan inguruan aritu da Eider Zabalegi.
Soinueneak 20 urte bete ditu aurten eta azken hilabeteotan, bertako kide guztiak hurbildu dira gurera. Gaurkoan berriz, Orkatz Arbelaitzen txanda izan da eta Soinueneak antolatutako kontzertuak, jardunaldiak eta tailerrak izan ditugu hizketagai.
Garbiñe Estetika zentroak 30 urte bete ditu aurten eta urteurren borobil honi begiratzeko, nola ez, gurean izan da Garbiñe Rezola. Bezero guztiak eskertzeaz gain, familiako kide guztiak izan ditu gogoan. Zorionak!
Txinalka Oiartzungo helduen antzerki taldeak bi emanaldi eskainiko ditu bihar eta igandean Lur Kortaren gidaritzapean. Txirikordatzen du izena taularatuko duten antzezlanak, eta oholtzara igoko diren bi protagonista, Pili Arbelaitz eta Usoa Arbelaitz, Oiartzun Irratian izan dira beraien lanaz hitz egiteko.