LANIN 2022-04-28
- Detalles
- Publicado: Osteguna, 28 Apirila 2022 11:31
Lanin podcasta bi tresna ekarri dizkizuegu: batetik, Vicontech zein Elhuyar itzultzaile neuronalak, eta, bestetik, hizkuntza-kudeaketan hobetzeko praktika onen bilatzailea.
Lanin podcasta bi tresna ekarri dizkizuegu: batetik, Vicontech zein Elhuyar itzultzaile neuronalak, eta, bestetik, hizkuntza-kudeaketan hobetzeko praktika onen bilatzailea.
Gaurkoan gurean izan da Julen Etxebeste gazte oiartzurra. Uzi Cuzy-ren atzean ezkutatzen den sortzaileak bere azken lanaren berri eman digu.
Munduari So atalean, Frantziako eta Esloveniako hauteskundeak aztertzeaz gain, Ukrainiako azken berriak, El Salvadorren ezarritako salbuespen egoera, Pakistango egungo egoera eta Palestina jasaten ari den bortizkeria izan ditugu hizketagai Txente Rekondo adituarekin.
Udalaren Tartean Eneritz Arbelaitz alkateordea eta Ainara Lasa sortzailea izan ditugu, maiatzaren 7ko Kulturaz Bete Arte jardunaldien berri emateko.