SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Entzun online

ZANA ZALAKO: Onintza Etxebeste Liras

Onintza Etxebeste Zana Zalako 2020

Iruñean jaio zen Onintza Etxebeste Liras. Haurra zela, ordea, Oiartzuna etorri zen familiarekin, eta, geroztik, hemen bizi da. Arte ikasketak egin zituen Bilbon, eta doktoretza tesia aurkeztu berri du orain, baserriaren iruditeria ardatz hartuta. Txikitatik maite du artea, gurasoekin antzerki entseguetara joaten zen eta margotzen pasatzen zuen aisialdia; familiatik datorkio artista sena. Aupa Onintza, mila esker!

ZANA ZALAKO: Angel Ibarguen Mitxelena

Angel IbarguenAngel Ibarguen Mitxelena, Zuaznabar baserriko semea, izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Duela 83 urte jaio zen familia handi batean, eta gaztetan hamahiru urte pasatu zituen Argentinan. Handik itzuli zenean, Izaskun Legorburu lezoarrarekin elkartu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Angelek sei biloba ditu eta asko gustatzen zaio haiekin egotea. Bertso bat ere bota digu, aitak Argentinako garaietan eskutitzez bidalitakoa. Entzun elkarrizketa!

ZANA ZALAKO: Itxaro Gartzia Ibarguen

Itxaro

Itxaro Gartzia Ibarguen izan dugu gaurko Zana Zalako saioko gonbidatua. Oiartzuar askorentzat Zuaznabarko Doloresen alaba; Urratseko langilea beste hainbatentzat. Hiru seme ditu eta saltsera, baikorra eta dantza zalea dela kontatu digu. Gehiago ezagutu nahi? Klikatu esteka!

ZANA ZALAKO: Jon Iragorri Ormazabal

Jon Iragorri Ormazabal

Jon Iragorri Ormazabal izan dugu gaurko ZANA ZALAKO saioko gonbidatua. Iaz autoak garbitzeko helizez mozorrotu ziren eta izugarrizko arrakasta izan zuten mundu osoan zehar. Aurten "kañeroz" mozorratu dira. Iragorri bera, "kañero" samarra da. Bere bizitzan barrena bidaiatuko dugu, zatoz gurekin!

Nagusiak

Eguraldia

Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

 

Albisteak

Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan

 

http://www.oiartzunirratia.eus/attachments/article/44/albisteak.mp3&autostart=0&autoreplay=0&showtime=1" />

Bilatu

Twitter