SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Entzun online

Xabi Salaberria Gonzalez

Xabi Salaberria Gonzalez 2021

Xabi Salaberria Gonzalez izan dugu gaurko gonbidatua Zana Zalako saioan. Haurtzaro Ikastolako irakaslea da eta ikaragarri maite du bere lana. Filosofia ikasten ere ari da eta Indiara bidaiatzea gustatuko litzaioke. Gehiago ezagutu nahi duzu? Klikatu esteka!

ZANA ZALAKO: Idoia Beratarbide Arrieta

Idoia Beratarbide 2021Idoia Beratarbide Arrieta izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Errenterian jaio zen oiartzuarra, txikitatik sorkuntza eta esku lanarekin lotua egon da, baita irudimenarekin ere. Lotsatia dela kontatu digu, baina jendearekin egotea oso duela gogoko. Egun, 100tze Sormen Espazioan eta Metrokoadroka Sormen Laborategian dabil, besteren artean. Entzun elkarrizketa!

ZANA ZALAKO Jon Martin Etxebeste

Jon Martin 2021

Jon Martin Etxebeste izan genuen atzoko Zana Zalako saioko protagonista. Alaiaren anaia zaharra, Maixux eta Jabierren semea, Ugaldetxon hazi eta hezia. Bertsolaria, bidaiazalea; sortzea eta gauza berriak ikasi eta deskubritzea maite du txiki-txikitatik. Beira taldeko bihotza, egun aitatasuna eta doktore tesia dira bere bizitzako ardatz nagusiak. Dioenez, egin nahi duen guztia egin ahal izateko, beste bi edo hiru bizitza behar lituzke. Gehiago ezagutu nahi duzu? Ez galdu elkarrizketa!

ZANA ZALAKO: Joseba Errekalde Lekuona

Joseba Errekalde 2019Joseba Errekalde Lekuona izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. "Joxe" edo "Joxetxo" gisa ere ezaguna, batez ere Garro, Etxetxiki, Ugaldetxo eta ikastolako garaietatik. Idoiaren anaia txikia, bizitza pasioz eta maitasunez bizi duena. Munduko bidaiari izan dena, egun Oiartzun eta Gasteiz artean bizi dena dugu Joseba. Biluztu egin zaigu gaur gurean. Harri Beltzako kide eta bihotz, Jainkoaren bidean aurkitu du lasaitasuna. Plazera izan da benetan, eskerrik asko, Joseba!

Nagusiak

Eguraldia

Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

 

Albisteak

Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan

 

http://www.oiartzunirratia.eus/attachments/article/44/albisteak.mp3&autostart=0&autoreplay=0&showtime=1" />

Bilatu

Twitter