SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Entzun online

LANIN: 4. PODCAST

TicketBai

TicketBAI aplikazioa eta beste mintzagai Lanin podcastean. 2022an martxan jarriko den TicketBai aplikazioaren berri eman dugu gaurko Lanin podcastean. Oiartzungo (baita Araba, Bizkai eta Gipuzkoako) establezimendu zein enpresei eragingo dien fakturazio-sistema da. Horren bidez, egunero egin ohi diren jarduera ekonomiko guztiak kontrolatu nahi dira. TicketBai euskaraz sortu, erabiltzearen garrantziaz aritu gara. Horrez gain, Oiartzungo Udalak, Laninek eta Ttur-ttur euskara elkarteak martxan duten PuntuEus kanpainaren berri eman dugu. Izan ere, PuntuEus domeinua erosten dutenei deskontu txartelak banatzen ari da udala. Trebakuntza-ikastaroen inguruko informazioa ere eman dugu. 

HAURRAK SOS Maider Aizpuru

HAURRAK SOS 2021-05-27HaurrakEreBai Euskal Herri mailan, konfinamendu testuinguruan, 2020ko martxoan, sortu zuten familien sarea da, gaur egun eta etorkizunera begira ere, ume eta nerabeei laguntzeko. Ekimen ugari burutu dituzte, eta maiatzaren 30erako ere, igande honetarako alegia, Donostiako Kontxako hondartzan HAURRAK SOS lemapean MOSAIKOA osatzeko deialdia egin dute. Xehetasun guztiak ezagutu asmoz familien sare honetako kide den Maider Aizpurua Cuestarekin hitz egingo dugu.

Udalaren Tartea: Geuretik Sortuak

udala logoaUdalbiltzaren "Geuretik Sortuak" egitasmoa izan dugu hizketagai gaurko Udalaren Tartean. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko gurean izan ditugu  Eneritz Arbelaitz alkateordea eta Udalbitzako udal ordezkaria, Oier Guillan Metrokoadroka Sormen Laborategiko kidea eta Lide Hernando, Udalbitzako " Geuretik Sortuak" programako koordinatzailea.

Nagusiak

Eguraldia

Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

 

Albisteak

Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan

 

http://www.oiartzunirratia.eus/attachments/article/44/albisteak.mp3&autostart=0&autoreplay=0&showtime=1" />

Bilatu

Twitter